Aurrebegirale titulua ateratzeko ikastaroak doan eskainiko dituzte Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 9a

Ikastaroa 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoendako izanen da

Aisialdia eta denbora librearen mundua gustuko duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek aurrebegirale titulua ateratzeko aukera izanen dute ikasturte honetan. Titulua atera ahal izateko ikastaroak doan eskainiko dituzte Arizkuneneko bilera gelan azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 09:00etatik 14:00etara.

Ikastaroetan parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da 689 035 078 zenbakira deituta edota gizartezerbitzua@baztan.eus helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun