«Arropari bigarren bizi bat emateko» eta oihal batetik, adibidez, kamiseta edota poltsa bat egiten ikasteko joste tailerra eskainiko dute Elizondon. Tailerra urritik azarora bitarte eskainiko da, zortzi asteazkenez, 18:00etatik 20:00etara, Arizkuneneko eskulangintza gelan. Izen ematea irekita dago irailaren 26ra arte eta 667 808 539 zenbakira deituta edota hondakinak@baztan.eus helbidera idatzita egin daiteke.