Bestak 2025

Irail hasmenta gozatzeko arraioztarrek herriko bestak «elegante» pasatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 9a

Arraiozko bestak ospatu dituzte irailaren 5etik 8ra arte

Otorduak, puzgarriak, musika, mus txapelketa, bingo herrikoia, patata tortilla eta postre lehiaketak, kalejirak, zikiro jatea, bizikleta martxa... Herritarren eta bisitarien gozamenerako denetariko ekitaldiak izan zituzten Arraiozko bestetan, baita, nola ez, aurten XXIII. aldiz egin duten Grand Prix-a ere. Hondar egunean izan ezik, eguraldia lagun izan dute arraioztarrek eta aurtengo besten «balorazio positiboa»  egin dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun