'Gereziondoa' erakusketa «bitxia» bihartik irailaren 27ra arte Arizkunenean ikusgai egonen da

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 4a

'Gereziondoa' erakusketako argazki bat.

Iñaki Zintae artista nafarrak sortutako Gereziondoa  erakusketa hiru zatik osatzen dute: Argazkiek, narrazio poetikoak eta film laburrak. «Naturari eta haren aldaketei, haren edertasunari eta haren garaiei egindako omenaldi» gisa definitu du sortzaileak

Gereziondoa Zintae artista nafarraren erakusketa ikusgai egonen da bihartik aitzinerat irailaren 27ra arte Arizkunenean. Erakusketa «bitxia» da hau; «naturari eta haren aldaketei, haren edertasunari eta haren garaiei egindako omenaldi» gisa egindakoa.

«Naturari eta haren aldaketei, haren edertasunari eta haren garaiei egindako omenaldia»

Artistak, bere sorterriarekiko atxikimendu handia du eta, hortaz, omenaldia egin dio bere lorategiko gereziondoari. Are, erakusketari jarritako izenak berak, hizkuntzari eta lurralde euskaldunari lotutako zentzu sinbolikoa duela azaldu du: «Gereziondoa euskarazko hitza da, nire lurraldeko hizkuntza, gereziondo honen lurraldekoa. Zergatik egiten duen gaztelaniaz gizonaren errua da, gereziondoak zergatik egiten duen euskaraz, bere hizkuntza delako».

Erakusketaren hiru zatiak

Erakusketa hiru zatitan bereizten da. Lehenbizikoa 35 argazkik osatzen duten argazki bilduma da, 35 mm-ko formatuan, koloretan eta zuri-beltzean egindakoak. Bigarrena, 15 minutuko narrazio poetiko bat da eta hirugarrena, aldiz, 16 mm-tan, zuri-beltzean egindako 5 minutuko film bat da. Baina zergatik zehazki hiru zati hauetan bereizia? Artistaren arabera, «ahotsa, fotogramak eta denbora direlako bizitza erreala kontenplatzeko modurik leialena eta hurbilena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun