Aimar Rekarte erratzuarra eta Daniel Sanz zigatarra Japonian ibili dira, abuztuaren 10ean jokatutako Munduko Kenpo Kai Txapelketan. Aurten, Espainiako selekzioarekin joan dira txapelketara. Dena den, ez da kanpoan konpetitzen ibili diren lehenbiziko aldia izan, pasa den urtean Tunezen egin zen Kenpo Kai Txapelketan egon baitziren, Euskal Herriko selekzioarekin.
Munduko Txapelketa egun bakarrean jokatu zen eta bortz modalitate diferente lehiatu ziren. Lehenbizi banakako konbatea, ondotik katan kategoria, gero defentsa pertsonala, horren segidan katako kategoria eta azkenik, selekzioen arteko konbatea.
Emaitzak
Rekarte soilik banakako konbatean lehiatu zen eta 3. postua lortu zuen. Izan ere, min hartu zuen eta ezin izan zuen gehiago parte hartu. Sanz, ordea, banakako konbatean, defentsa pertsonalean, katako kategorian eta selekzioen arteko konbatean lehiatu zen eta azken honetan 2.en postua lortu zuen.