Baztango bertso eskolaren barnean, haurrak eta helduak bi taldetan bereiziko dira eta bietan Alazne Untxalo, Iturengo bertsolaria, izanen da irakaslea. Helduendako klaseak Arizkunenean izanen dira, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara eta 140 euroko kostua izanen du matrikulatzeak. Haurrenak, berriz, asteazkenetan izanen dira 17:00etatik 18:00etara eta 80 euroko kostua izanen du izen emateak. Horrez gain, matrikulatzen diren haur kopuruaren arabera zehaztuko da klaseak emateko lekua.
Izen ematea irailaren 8tik 26ra bitarte izanen da eta hemen egin daiteke. Bertzalde, ikastaroei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 948 143 747 telefonora deituta edota nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus helbidera idatzita lortu daiteke.