Iruritarren arteko laxoa desafioa antolatu dute Baztango Udalak, Laxoa Elkarteak eta Nafarroako Pilota Federazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, abuztuaren 30ean Iruritako Erreboteko plazan. Larunbatean 10:00etan eta 11:00etan jokatuko dituzte finalerdiak eta 17:00etan finala jokatuko dute. Udari bukaera emateko, partida polit batzuk ikusteko aukera paregabea izanen da, gazteak eta beteranoak nahasiak ariko baitira. Partidak jokatzen diren bitartean jokoari buruzko azalpenak ere emanen dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.