Gaur-gaurkoz martxan dagoen Baztango Euskara Plan Estrategikoari jarraiki, eta bertan ageri den «euskara irakatsi eta ikasteko aukerak indartzeko eta berriak sortzeko» ardurari jarraiki, Baztango Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak emanen ditu. Dirulaguntzen helburua, euskara ikasi nahi duten baztandarrei ikastaro horietako matrikula gastuekin laguntzea izanen da. 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31 artio egindako ikastaroen matrikula gastuekin, zehazki.
Dirulaguntza hartu ahal izateko eskaera epea irekita egonen da irailaren 1etik 31 artio eta honako irizpide nagusi hauek bete beharko dira: 16 urte baino gehiago izatea, zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean edukitzea eta Baztango Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izatea eta egindako ikastaroan behintzat %80ko asistentzia bermatzea. Horiez gain, irizpide gehiago ere bete beharko dira eta horien inguruko eta eskaera aurkezpenaren inguruko informazio gehiago hemen eskuratu daiteke.