'Done Jakue bidea guztiontzat' jarduera zikloa eskainiko da irail hasmentan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 26a

Iraileko lehenbiziko lau egunetan, Done Jakue bide guztiontzat jarduera zikloaren parte diren  hitzaldiak emanen dituzte Arizkunenean

Done Jakue bidearen bueltan, Done Jakue bidea guztiontzat jarduera zikloa aurkeztu dute eta horren baitan, jardunaldi diferenteak eginen dituzte irailaren 1ean, 2an, 3an eta 4an Elizondoko Arizkunenea etxean. Hauek, gaztelaniaz eginen dira.

Urdazubi eta Baztango Done Jakueren Bidearen Lagunen Elkarteak 25. urteurrena ospatzen du aurten eta hortaz, elkarteko kide diren Bernardette Mihurak eta Jenaro Arretxeak hitzaldia emanen dute, irailaren 1ean, 19:00etan. Hitzaldia, elkartearen sorreraren, orain arteko ibilbidearen eta etorkizuneko helburuen ingurukoa izanen da. Bertzetik, irailaren 2an, ingeles bidearen inguruko hitzaldia emanen du 19:00etan Ruben Gartziak. «Itsasoz eta lurrez ibilbidea Compostelara». Irailaren 3an, berriz, 19:00etan, Misterio bat Obanosen jardunaldia bideratuko du Pedro Luis Lozanok. Azkenik, jarduera zikloa hesteko, irailaren 4an, 19:00etan, Orreagaren enkomiendak erresuma hispanikoetan hitzaldia emanen du Begoña Lopezek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun