'Behi euskaldun baten memoriak' liburuaren erakusketa didaktikoa martxan da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 21a

Elizondoko liburutegia barnetik.

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuaren inguruko erakusketa didaktikoa ikusgai dago Elizondoko liburutegian irailak 2 artio

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburua 1991.urtean argitaratu zen. Lanean MO behiaren bizitzako pasarteak biltzen dira eta plazaratu zenetik milaka irakurle izan ditu, bai euskaraz eta baita bertze hizkuntzatan egin diren itzulpenetan ere.

Oraingoan, eleberri grafiko moduan heldu dira haren memoriak. Pello Varela gidolariak era Juan Suárez marrazkilariak distira berezi bat eman baitiete pertsonaiei eta lekuei, eleberri grafiko bat aurkeztuz. Eta «ergela ez den behi baten bizitzan barna bidaiatzera gomita» zabaldu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun