Erratzuarrak urteak daramatza Draveten gaixotasuna ezagutarazteko bandera hartuta tontorrez tontor, eta tarte honetan, Europako Mendietan, Pirinioetan, Alpeetan, Andeetan, Atlas mendikatean eta Kilimanjaron ibili da. Konparazio batera, aurten Europako Mendietako mendirik altuena den Torrecerredon (2.648 m) eta Iberiar Penintsulako gailurrik altuena den Mulhacen (3.479 m) eta hirugarren altuena den Veleta mendian (3.396 m) zintzilikatu du aipatutako bandera.
Aste honetan, berriz, Pirinioetan ibili da. Astelehenean Anetora igo zen (3.404 m); asteartean eguraldi kaxkarra tokatu zitzaion, kazkabarra eta elurra gailurrean, baina ez zen kikildu eta Posetseko (3.375 m) buelta egin zuen. Atzo osatu zuen hirukoa, Perdiguerora (3.222 m) goitituz.