'El fin de la paciencia' liburuari buruzko hitzaldia Elizondon irailaren 13an

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 18a

Arizkunenea Kultur Etxea, aurkezpena izanen den lekua.

Xan Lopez ekintzaile eta idazleak El fin de la paciencia liburua aurkeztuko du irailaren 13an, 19:30ean, Arizkunenean

«Klimaren aldaketa eta bere ondorioak inoiz baino agerikoagoak diren honetan, politika klimatikoa interes biziko gaia», ardatz gisa hartzen duen El fin de la paciencia liburuaren inguruko jardunaldia antolatu dute Baztango Talde Ekosozialak eta Akelarre liburu dendak. Xan Lopez El fin de la paciencia liburuaren idazlea bera etorriko da hitzaldia ematera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun