Abuztuaren 8an hasi zituzten bestak eta egitarau ederra prestatua zuten herriko gazteek hurrengo lau egunetarako. Otordu herrikoiak, plaza giroa, zuzeneko musika, jokoak, lehiaketak eta bertzelakoak izan zituzten. Horien artean, mus txapelketa nabarmentzekoa izan zen; eta Jon eta Hilariok jauntzi zuten txapela, Mikel eta Ander txapeldunorde gisa utziz.