Abuztuaren 18an, astelehenean, 08:00etatik 13:00etara trafikoa moztea aurreikusi dute, Iruñeko noranzkoan 35 eta 27 kilometroen artean. Denbora tarte horretan Iruñera doazen ibilgailuek Belateko errepide zaharretik ibili beharko dute. Behobia edota Dantxarineko noranzkoan doazenak, aldiz, bi tunelak erabiltzeko modua izanen dute. Mozketaren arrazoia sismografoak lekuz aldatzea da, martxan dagoen tunela kontrolatzeko eta egiten ari diren lanekin segitu ahal izateko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.