Arizkuneneko gelak erabiltzeko eskaria aurkezteko epea zabalik dago

Ttipi-Ttapa

2025eko urritik 2026ko ekaineraino Arizkuneneko gelak erabili ahal izateko eskaera egiteko epea irekita egonen da abuztuak 24 artio.

Eskaera egin ahal izateko legez eratutako elkartea izatea derrigortzen da. Eskaera Baztango Udalaren erregistro elektronikoan egin daiteke: www.baztan.eus. Eta aurkezterako orduan, eskaeraren zergatia eta egin nahi den aktibitatearen azalpena zehaztu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun