'Kultur aniztasuna eta bizikidetza' arte erakusketa Elizondon ikusgai dago

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 7a

Anabel Barberenaren 'Biribilean biraka' eskultura.

ARTE ON elkarteko eskultoreek antolatuta Kultur aniztasuna eta bizikidetza arte erakusketak ateak zabalik edukiko ditu Arizkunenean abuztu osoan.

Arte erakusketaren baitan, goitiko argazkian ageri den Anabel Barberenaren Biribilean biraka eskultura bezalako obrak daude. Erakusketa zabalik egonen da abuztuaren 31 artio, asteartetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Eta igandetan, ordea,  11:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun