Berriozar Jai Alaik Nazioarteko Zesta-punta Campusa antolatu du aurten seigarren aldiz, Lekarozko aterpetxean. Hamarnaka neska-mutil bildu dira, nazioartetik eta Euskal Herri osotik etorritakoak.
Entrenamenduak Elizondon, Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan egiten dituzte. Baztango Udalak pilotalekua erabiltzea uzten diela eta, Balleko Etxera hurbildu ziren pilotariak eskerrak ematera. Mariano Iribarren eta Joxelu Retegi zinegotziek eta Fernando Anbustegi Baztango alkateak egin zieten harrera, eta bertan, Angel Gamarrak eskerrak eman zizkion udalari.
Gainera, Bermeoko bi pilotari-bertsolarik eskertza bertso eder bat ere kantatu zuten. Anbustegik, bere aldetik, Udalaren esker ona adierazi zien antolatzaileei eta pilotariei euskal kulturaren eta kirolaren alde, eta bereziki zesta puntaren alde, erakusten duten konpromisoagatik. Ekitaldia akitzeko argazkia egin zuten denek udaletxeko balkoian.