Abuztuaren 18tik 20ra Pirinioetako bertze hiru tontor ditu begiz joak erratzuarrak. Baina gehiago ere eginak ditu aurten. Europako Mendietako mendirik altuena den Torrecerredon (2.648 m) eta Iberiar Penintsulako gailurrik altuena den Mulhacen (3.479 m) eta hirugarren altuena den Veleta mendian (3.396 m) zintzilikatu du Draveten gaixotasunari babesa adierazteko bandera.
Abuztuaren 18an, berriz, Pirinioetako mendirik altuenera igo nahi du, Anetora (3.404 m), biharamunean Posetsera (3.375 m) eta abuztuaren 20an Perdiguerora (3.222 m).