Podiumetik kanpo, altxaldi kopuru berarekin, laugarren izan zen Mikel Ugalde. Bosgarren Javier Otxoa izan zen (80 altxaldi), seigarren Jon Ander Malaina (74 altxaldi) eta zazpigarren Erlantz Gonzalez (72 altxaldi).
Aipatzekoa da joan den urtean, 2024an, lehen aldiz parte hartu zuela Trantxek Nafarroako ingude txapelketan eta txapeldun suertatu zen, baita Euskal Herrikoan ere. Aurten ez du parte hartu Nafarroakoan, baina Euskal Herrikoan txapela lortu du bigarrenez.
Emakumezkoen txapelketan, 10 kilorekin aritu ziren eta Elisabeth Michelle Txertudi izan zen txapeldun (91 altxaldi), Tamara Delgado bigarren (90), Estibaliz Meseguer hirugarren (87), Estibaliz Cidad laugarren (84), Leire Olea bosgarren (84) eta Nerea Sanz seigarren (80).