Cruz Roja eta Baztango Udalaren eskutik, Elizondon oinarrizko sukaldaritza eta frantses ikastaroak dohainik eskainiko dira irailaren 22tik urriaren 30era bitarte. Astelehenetik ortziralera izanen dira, 9:30etik 14:15era.
Izen emateko epea irekita dago dagoeneko eta langabezian dauden pertsonek lehentasuna edukiko dute. Izen ematea helbide honetara cpfnavarra@cruzroja.es idatziz edota telefono hauetara 678 420 604 / 948 206 570 deituz egin daiteke. Eta ikastaroen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, helbide eta telefono horien bitartez ere lortu daiteke.