Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta parkourra fusionatuz Lo invisible izeneko dantza emanaldi «hunkigarria» eskaini zuten Riart konpainiako Idoia Rodriguez eta Rafa Arenasek, atentzio guzia jarri zien publikoaz inguraturik. Emanaldiak 45 minutu inguru iraun zituen eta «arras arrakastatsua» izan zen, plazako harmaila eta inguruko aulki guziak bete baitziren eta txalo zaparrada luzea hartu baitzuten.
Argazkiak: Utzitakoak.