Belateko tunela itxia egonen da gaur Iruñerako noranzkoan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 4a

Belateko tuneleko bikoizketa lanak direla eta, Iruñerako noranzkoan dabiltzan ibilgailuak Belateko mendatean barna ibili beharko dira gaur 08:00etatik 13:00etara.

Belateko tunelaren bikoizketa lanekin segitzeko, abuztuaren 4an, astelehenean 08:00etatik 13:00etara N-121-A errepidean, Iruñeko noranzko 35 eta 27 kilometroen artean, trafikoa moztea aurreikusi da. Trafikoa NA-1210 tokiko errepidetik (Belateko mendatea) bideratuko dute. Behobiako noranzkoan doazen ibilgailuek Belateko tunela erabiltzeko modua izanen dute. Tunela kontrolatzeko zerbitzuen artean dauden sismografoak lekuz aldatuko dituzte eta lanekin segituko dute eta horregatik eginen dute mozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun