Bertan eguna eginen dute bihar eta heldu den larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 1a

Iazko Bertan eguneko argazkia. Argazkia: Artxibotik

Urteroko legez, abuztuko lehenbiziko bi larunbatetan Bertan eguna eginen dute Elizondon eta bertako dendak eta artisauak karrikara aterako dira

Baztango dendek eta artisauek osatutako azokaz gain, biharko, egun osoko egitaraua prestatu dute aurten:

  • 10:00etatik 20:00etara dendak eta artisauak Elizondoko Jaime Urrutia karrikan.
  • 11:00etatik 13:00etara Km 0 DJ.
  • 11:00etatik 13.00etara aurpegi margoketa Txokotoko zubian.
  • 12:00etan Loraldiaren V.edizioko sari banaketa Elizondoko Ahaztuen Plazan, Arras Baztanek antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun