Helix Trio taldeak kontzertua eskainiko du heldu den asteartean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 31

Helix Trio taldeko hiru musikariak: Jaume Angeles, Iago Dominguez eta Paula Beltzunegi.

Helix Trio taldeak ganbara musika emanaldia eskainiko du Arizkunenean astearte honetan 20:30ean eta sarrera debalde izanen da

Emanaldian, Jaume Angelesèk biolinarekin, Iago Domínguez biolontxeloarekin eta Paula Beltzunegik pianoarekin parte hartuko dute. «Mendeen arteko elkarrizketa» gisa definitu dute kontzertua, mendetik mendera saltoka ibiliko baitira musikaren bitartez. Aukera «paregabea» da hirukoteaz gozatzeko, ospe handiko agertokietatik pasatu baitira, hala nola Kataluniako Musikaren Jauregitik eta Bartzelonako Auditoriotik. Gainera, hemendik guttira, Musika Hamabostaldiaren 86. edizioaren barruan, San Telmo Museoan joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun