Loraldia Baztan «atseginago» bat lortzeko asmoz, eta hemengo tradizioa mantentze aldera, etxeak lorez apaintzera bultzatzen duen lehiaketa da. Aurten bere V.edizioa egin dute Baztanen eta larunbatean izanen da sari banaketa Elizondoko Ahaztuen Plazan 12:00etan. Hiru kategoria diferentetan banatuko dira sariak: Balkoirik edo leihorik hoberena, etxe edo baserri fatxadarik hoberena eta merkataritza, zein ostalaritza establezimendu edo turismo ostatu fatxadarik hoberena.