Tomas Sobrinoren 'Arbolen artean' arte erakusketa ikusgai egonen da abuztuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 30a

Tomas Sobrino margotzen

37 margolanez osatutako 'Arbolen artean' arte erakusketa, Arizkunenean egonen da abuztuaren 2tik 31 artio

'Arbolen artean' arte bildumak; Baztango inguruari, naturari eta batez ere, arbolei egiten die omenaldia. Arbolak miresteko eta begiratzeko modu bitxia Herman Hasse idazlearengandik hartu du Sobrinok, honek El caminante bere testuan zioen bezala, arbolek «sermoirik sakonenak» eman batizkiote beti. Eta badirudi Sobrinoren kasuan ere hola izan dela,  37 margolan sortu baititu arbolen ideiatik partituta. Are, arte erakusketari Herman Hasseren esaldi hau lotu dio Sobrinok: «Zuhaitzak santutegiak dira. Beraiekin hitz egiten dakienak eta entzuten dakienak egia jakin ohi du. Ez dute doktrinarik edo errezetarik predikatzen. Bizitzaren jatorrizko legea predikatzen dute, xehetasunetan erreparatu gabe».

Ordutegia

Erakusketa publikoari irekita egonen da abuztuaren 2tik 31 artio Arizkunenean, lehenengo solairuan. Astelehenetik ortziralera irekita egonen da 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan eta besta egunetan, aldiz, 11:30etik 13:30era eta 18.00etatik 20:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun