Arkupeak erretiratuen elkarteko mendizaleen hilabeteroko ateraldia egin dute uztailaren 15ean. Astearte goizean, euri langarra eta behe lainoa lagun (edo etsai) zutela, Baztango bazter zoragarrietan ibili ziren mendizaleak. Otsondotik abiatu eta Itzulegi, Olaizingo harriak, Gorramakil (1.082 metro) eta Akomendi (949 metro) igo zituzten eta, azkenik, Elizondoko Mendi jatetxean ederki bazkaldu zuten 74 lagunek. Bideoa: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!