Andoni Ollokiegik kontzertua eskainiko du Baztandarren Biltzarra bezperan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 11

Andoni Ollokegi bere gitarrarekin

Andoni Ollokiegiren kontzertua izanen da Txokoton, Baztandarran Biltzarra bezperan, ekainaren 19an, 20:00etan.

Andoni Ollokiegi artista gipuzkoarra, bere gitarraren konpainia hutsean dator honakoan ere Elizondora, Baztandarren Biltzarra bezpera girotzera. Orain arte, Ollokiegik «besta egunak eta gauak girotzen» zituen bere energia paregabearen laguntzaz bereak ez ziren kantuak bata bertzearen segidan kantatuz. Oraingoan, Bekataria izeneko bere lehen diskoarekin badator eta bere ohiko kontzertuak bere diskoaren kantu berriekin fusionatuko ditu, «horiek merezi duten lekua» emateko helburuarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun