Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Elkartasun keinua Aroztegiko auzipetuei sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 9a

Tatxers musika taldeak Iruñeko sanferminetan emandako kontzertua

Aroztegiko auzipetuek elkartasun keinua hartu dute Tatxers musika taldearen partetik Iruñeko sanferminetan

Tatxers musika taldeak aitzinetik elkartasuna adierazi zien Aroztegikoei egoeraren bueltan kantu bat sortu zuenean. Eta atzokoan ere, Iruñeko sanferminetan eman zuten kontzertuan auzipetuendako absoluzioa aldarrikatu zuen eszenatokiko pantailaren laguntzaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun