Baztandarren Biltzarra eguna geroz eta hurbilago dago eta horren harira eguneko herri bazkariko txartelak erosteko dataren berri eman dute. Uztailaren 16an 10:00etatik aitzinera salduko dira urtero bezala, Elizondoko Merkatuko Plazako arkupean, 33 eurotan. Aurten esku diruan ordaintzeko aukeraz gain, txartelarekin ordaintzeko aukera ere izanen da.
Bertzalde, Baztandarren Biltzarrako tonbolako boletoetan baztandarreneko zapi, boneta, kamiseta edota atorra bat tokatu izanez gero, bazkariko txartelen salmenta egunean biltzeko aukera ere izanen dela erran dute. Hala ere, boletoan bertan produktu horiek biltzeko finkatutako epeak; irailaren 26a eta 27a, mantenduko direla gaineratu dute.