Nafarroako Gizonezkoen Arpana Txapelketa
- Xabier Urrutia eta Daniel Saldias: 09.41.55
- Josetxo Barberena eta Iñaki Barberena: 12.21.03
- Jon Etxeberria eta Aritz Legarrea: 25.56.88
Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketa
- Uxue Ansorregi eta Aurkene Aroka: 5.54.54
- Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz: 7.15.65
- Irune Biurrun eta June Etxeberria: 7.27.87
- Ainhoa Zabaltza eta Maddi Braco: 9.29.62
Emakumezkoen Harri Altxatze Torneoa
- Ane Zestau: 2.812 kilo
- Alba Zubiria: 2.786 kilo
- Isabel L. Vives: 2.221 kilo
- Maika Iraizoz: 1.619 kilo
Uztailaren 9an
Gizonezkoen Nafarroako III. Mailako Aizkolari Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute hamaika aizkolarik, tartean Mikel Santesteban zubietarrak, Julen Urrutia arraioztarrak eta Xabier Mitxelena iruritarrak. Beraiekin batera, Iker Goldarazena, Markel Iturralde, Ioan Goikoetxea, Beñat Senosain, Ander Etxeberria, Urko Erize, Eñaut Oiarbide eta Unai Valverde ariko dira.
Ingude txapelketak ere jokatuko dituzte. Gizonezkoetan, iaz txapeldun izan zen Dario Tranche (Elizondo), Josetxo Urrutia (Leitza), Aleix Pedrosa (Bera) eta Alex Fernandez ariko dira eta emakumezkoetan Maika Ariztegi (Ituren) eta Leire Arraztoa (Irurita) eskualdeko kirolariekin batera, Maika Iraizoz, Iranzu Fierro, Leire Etxeberria eta Irene Biurrun ariko dira.
Uztailaren 10ean
Gaztetxoen arpana txapelketan Danel Urtxegi eta Xuban Magaña igantziarrak eta Eider Urrutia eta Oier Migeltorena baztandarrak izanen dira eskualdeko ordezkariak. Alebin, infantil eta kadete mailako proba konbinatu erakustaldian ere eskualdeko hainbat kirolari izanen dira.
Uztailaren 11n
Emakumeen aizkolari txapelketan Nerea Sorondo (Bera), Maika Ariztegi (Ituren) eta Xanta Sousa (Lesaka) ariko dira, baita Beatriz Tanco eta Uxue Ansorregi ere. Harri altxatze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarra ariko da, Oskar Aguas, Albaro Zugarrondo eta Iñigo Gonzalezekin batera.
Uztailaren 12an
Giza proba erakustaldian izanen dira Unai Bertiz eta Esti Gastearena sunbildarrak, Julen Kañamares eta Uxue Ansorregirekin batera. Sokatira 4x4 torneoan Beti Gazte, Antsoain, Araxes eta Berriozar lehiatuko dira eta emakumezkoen aizkora erakustaldian, Nerea Sorondo-Bea Tanco eta Maika Ariztegi-Xanta Sousa ariko dira.
Uztailaren 13an
Gizonezkoen bikotekako aizkolari txapelketan, Jon Rekondo leitzarrak Iker Vicente izanen du bikote eta Zigako Joxean Etxeberriak, Eneko Saralegi eta Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain. Gurdi altxatze txapelketan Unai Bertiz sunbildarra ariko da, Alex Fernandez, Albaro Zugarrondo eta Oskar Aguasekin batera eta Estefi Etxebeste iturendarrak harri altxatze erakustaldia eginen du.
Uztailaren 14an
Nafarroako Txinga Eramate Txapelketetan, emakumezkoetan, Esti Gastearena sunbildarrarekin batera, Garazi Azkoaga, Maika Iraizoz eta Iranzu Fierro ariko dira eta gizonezkoetan, Orein Mondragon, Imanol Martin eta Josu Elizalde. Motozerrarekin San Fermin Saria jokatuko dute Mikel Lasartek, Juan Asinek eta Amaia Condek.