Bestak 2025

Brigada moreen bilkura irekia eginen da heldu den astelehenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 8a

Brigada morea Elizondoko plazan. Argazkia: Artxibotik

Baztandarren Biltzarra egunean eta Elizondoko bestetan eraso matxisten aitzinean jarduteko bilkura deitu dute.

Birgada moreen bilkura uztailaren 14an izanen da Elizondoko gaztetxe pareko arkupetan 18:30ean. Eraso matxisten aitzinean jarduteko protokoloaren aurkezpena esplikatuko da eta ondotik pankartada eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun