Elizondoko bestetako kartela plazaratu dute dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 7a

Elizondoko bestak 2024an

«Bestak bizitu edo gozatzeko modu diferenteak» islatu nahi izan ditu Aroa Urteaga Amiano elizondoarrak bere kartelean.

Elizondoko bestak geroz eta hurbilago daude eta horren bueltan aurtengo kartela plazaratu dute dagoeneko. Aroa Urteaga Amiano elizondoarra izan da aurtengo bestetako iruditegiaren sortzailea eta «mosaiko laranja» aurkeztu digu. Kartelean herriko bestak osatzen dituzten hainbat elementu ageri dira «uda giroa eta hurbiltasuna» transmititzen duen laranja koloreaz besarkaturik. «Nire helburua edozein herritarrek kartela ikusi eta hala nola identifikatuta sentitzea izan da, bakoitzak bere gisara bizitu eta disfrutatzen baititu bestak», aipatu du Urteagak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun