Elizondoko bestei begira edalontzi bilketa hasiko da ortzegunean

Ttipi-Ttapa

«Bigarren bizi bat emateko» edalontzi berrerabilgarriak bilduko ditu Elizondoko Herriak eta ortzegunean hasiko da bilketa Herriko Etxean

Elizondoko Herriko Etxera eramaten ahalko dira edalontziak ortzegun honetan 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etatik 20:30etara. Horrez gain, garbigunean uzteko aukera ere izanen da, ekainaren 28tik uztailaren 12ra bitarte; astelehen eta asteartetan goizez, ortzegunetan arratsaldez eta ekainaren 28an eta uztailaren 12an goizez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun