Baztanen bueltan egiten diren gradu amaierako lanen edota master amaierako lanen alde dirulaguntzak emanen direla erran dute Baztango Udaletik.
500 euroko 5 sari emanen dituzte udaletik eta uztailaren 4tik abuztuaren 4ra arte irekita egonen da eskaera egiteko aukera. Eskabidea egin ahal izateko gaur egun Baztanen erroldatuta edo lehenago Baztanen erroldatuta egotea eskatuko da. Horrez gain, udalarekin zorretan ez egotea ere exijituko da eta 2023-2024 ikasturtean ikasketa amaierako lana egin dutenek edota 2024-2025 kurtsorako matrikulatuta daudenek eskatzen ahalko dute.
Eskabidea Baztango Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da.