Bestak 2025

Elizondoko bestetako arropa salgai egonen da aste honetan eta hurrengoan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 3a, 09:30

Elizondoko bestetako zapiak, kamisetak eta poloak atera dituzte.

Santiagoak hurbiltzen ari direla eta, elizondoarrak bestetako jauntziei errautsa kentzen hasteko garaia da. Aurten, Elizondoko Herriak «herri batasunaren» alde,  zapiez gain,  Ganix Gorosabel elizondoarraren diseinuarekin, kamiseta urdinak eta polo zuriak ere egin ditu. «Ea herria urdinez eta zuriz margotzea lortzen dugun besta egunetan».

Produktuak Herriko Etxean erosten ahalko dira uztailaren 4an eta 7an. Uztailaren 4an 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:30etara bitarte. Eta uztailaren 7an, aldiz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun