Baztango Udalak emanen dituen bi dirulaguntzen berri eman du

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 1a, 18:00

Dirulaguntzen artean bada saltokietako errotuluak euskaratzeko ere.

Baztango Udalak euskara bultzatzeko bi dirulaguntza emanen ditu, hizkuntza paisaia euskaratzeko eta euskara ikasteko.

Hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntza Baztango elkarteetako, merkataritza eta establezimenduetako edota enpresetako barneko zein kanpoko errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaratzeko emanen da. Eskaera aurkezteko epea zabaldik dago dagoeneko irailaren 30era arte eta faktura eta ordainagiria, IFKaren fotokopia eta egindakoaren argazkia edota webguneko lotura eskatuko dira.

Euskara ikasteko dirulaguntza, aldiz, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikula gastuak estaltzeko emanen da eta eskaera aurkezteko aukera zabalik egonen da irailaren 1etik 30era. Eskaera aurkeztu ahal izateko 16 urte baino gehiago izan beharko dira, Baztanen erroldatuta egon beharko da eta behintzat %80ko asistentzia bermatu beharko da ikastaroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!