Udan zehar Baztango herri desberdinetan denetara hamahiru erakusketa desberdin antolatuko dira, «diziplina desberdinetako artisten sormen aniztasuna erakusteko eta bertako lurraldeko aberastasun kulturalera hurbiltzeko» helburuarekin. Horrez gain, jendeak gozatzea ere bada bertze helburu bat eta hortaz, «erakusketa bakoitzean, arte garaikideko obrak miresteko eta, aldi berean, gure ondare baliotsua interpretatzeko funtsezko lekuak ezagutzeko aukera» izanen da.
Bertzalde, informazio gehiago eskuratze aldera, uztailetik aitzinera Artearen Ibilbideari buruzko informazio liburuxkak paratuko dituzte turismo bulegoetan eta erakusketa guneetan.