Erratzuko besten barrenean, pilota jaialdi ederra izanen dute ekainaren 29an, igandean 17:30ean hasita. Lehenengo partidan, Ados pilota elkartearen San Fermin torneoaren barrenean, Ruiz de Infante eta Galeano, Oskoz eta Arrastiaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, berriz, Aspe pilota enpresako Exposito (min hartutako Iker Salaberriaren ordez) eta Joseba Aldabe igantziarra, De la Fuenteren eta Gaskueren kontra ariko dira.