Atzerritartasun legedi berriaren inguruko solasaldia eginen dute gaur Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 14:30

Bidelagun elkartekoak

Atzerritartasun legedi berriaren inguruan informatzeko jardunaldia antolatu du Bidelagunek gaur 18:00etan Arizkunenean.

Jardunaldia Rafael Paredesek, atzerritartasun kontuetan adituak, eta Paola Ceron eta Vicente Blascok, Iruñeko Caritaseko atzerritartasun arduradunek bideratuko dute. Eta legedi berriaren baitan, atzerritartasunean eragina edukiko duten honako hauek landuko dituzte: legedi berriaren ondoriozko aldaketa esanguratsuak, eraginak egoitza eta lan baimenetan, prozedurak eta epe eguneratuak eta atzerritarren eskubideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun