Edalontzi bilketak antolatu dituzte Elizondoko bestei begira

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 24a, 20:00

Elizondoko Herriak edalontzi berrerabilgarriak bilduko ditu ongi garbitu eta aurtengoan «bigarren bizi bat emateko». Horretarako, jendeak etxean dituen edalontziak Elizondoko Herriko Etxera edo garbigunera eramateko hainbat data finkatu dituzte.

Elizondoko Herriko Etxean bilduko dituzte uztailaren 10ean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Eta garbigunean, aldiz, ekainaren 28tik uztailaren 12ra bitarte; astelehen eta asteartetan goizez, ortzegunetan arratsaldez eta ekainaren 28an eta uztailaren 12an goizez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun