Gan-torri bus zerbitzua antolatu dute Baztandarren Biltzarra egunerako

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 24a, 16:30

2022ko Baztandarren Biltzarrako orga desfilea. Argazkia: Valle de Baztan

Autobus zerbitzua izanen da Baztandarren Biltzarra egunean Elizondotik bertze herrietara bueltatzeko.

Bi autobus izanen dira bi norabide ezberdin hartuko dituztenak. Horietako bat Zigaurrerantz joanen da 00:00etan, 01:30ean, 03.00etan eta 05:00etan; eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Lekaroz
  • Gartzain
  • Irurita
  • Arraioz
  • Oronoz-Mugairi
  • Almandoz
  • Berroeta
  • Aniz
  • Ziga
  • Zigaurre

Bertze autobusa, aldiz, Amaiur alderat joanen da 00:30ean, 02:00etan,03:30ean eta 05:30ean; eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Elbete
  • Arizkun
  • Erratzu
  • Azpilkueta
  • Amaiur

Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun