Joan den larunbatean, ekainaren 13an, Movistarrek Elizondon duen zuntz optikoaren sarean matxura «larria» gertatu zen eta 56 ordu baino gehiago egon ziren zerbitzurik gabe konpainiako kide diren edo konpainia horrekin lotura duten 583 pertsona baino gehiago. Denbora tarte horretan, «Internet, telebista zerbitzuak eta komertzioetako kobratze sistemak ezin erabili» gelditu zirela salatu du Geroa Baik eta, ondorioz, «negozio anitzek beraien jarduera normaltasunez» ezin eramanez gelditu zirela.
Gainera, larunbatekoa ez dela lehenengo aldia izan azpimarratu du koalizioak: «Internet zerbitzuan etenak eta estaldura falta ohikoak eta jasanezinak» bihurtu direla diote, eta «barkamen publikorik eskatu gabe, eta operadoreek fakturazioetan zerbitzu etenaldia islatu gabe» uzten dutela. Bertzalde, «Iberdrolarekin zerikusia duten argindar itzalaldiak ere maiz gertatzen ari direla» salatu dute eta «bi arazo hauen ondorioak agerian utzi dituzte: horrelako gertakariek eragozpenak ekartzeaz gain, kalte handiak ekartzen dizkiete etxebizitzei eta jarduera ekonomikoari».
Geroa Baik «Movistar eta Iberdrolarekin kontaktatzea» eskatu dio udalari
Egoera honen aitzinean, Geroa Baik Baztango Udalari hobekuntzak exijitzeko edota alternatibak aztertzeko Movistarrekin eta Iberdrolarekin kontaktatzea eskatu dio eta gertatutakoagatik zein «neurri konpentsatzaile» aplikatuko diren jakinaraztea exijitu du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!