Baztango Gan-torri bus zerbitzua hobetzen laguntzeko inkesta zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 20a, 14:30

Elizondoko bestak

Baztanen, bestaz besta ibiltzen den Gan-torri autobus zerbitzuari buruz iritzia emateko eta proposamenak botatzeko inkesta prestatu dute

Baztanen herri guztietako bestetara joateko gaueko autobus zerbitzua antolatzen du Baztango Gizarte Zerbitzuak. Herri guztietatik pasatzen da autobusa eta etxera itzultzeko aukera ere ematen du ordu ezberdinetan. Zerbitzu honen helburua jendea herrietako bestetara hurbiltzera animatzeaz gain,  jendeak besta egunetan autoa hartzea saihestea ere bada, ezbeharrak ekiditeko asmoz.

Beraz, Gan-torri zerbitzua bultzatzen segitzeko herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko inkesta  laburra zabaldu du Baztango Udalak.

Hemen inkestarako sarbidea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhFOrvE9zIPXJI87IDW_s_DEPNX0-HmdR0dIGPdvVEIv5MRQ/viewform

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!