Bestak 2025

Arizkungo bestetan Gan-torri busa antolatu dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 19a, 17:00

Arizkungo bestetako txopo goratzea

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du larunbatean, ekainaren 21ean, Arizkungo bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Arizkunerat joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da:

  • 23:00etan Zigaurre
  • 23:05ean Ziga
  • 23:10ean Aniz
  • 23:15ean Berroeta
  • 23:20ean Almandoz
  • 23:30ean Oronoz-Mugairi
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Irurita
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:05ean Elizondo
  • 00:10ean Elbete

Bigarrena Amaiurtik aterako da:

  • 00:30ean Amaiur
  • 00:40ean Azpilkueta
  • 00:50ean Erratzu

Hirugarrena 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta Arizkunerat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Zigaurre aldera eta 04:30ean eta 06:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun