ArinK emanaldia eginen dute ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 18a

Iruritako Dantzariak eta Koro Ttiki Tantak emanaldian. Argazkia: Valle de Baztan

ArinK emanaldia eginen dute ortziralean, ekainaren 20an, Iruritako Errebote plazan, Baztango Udalak eta Iruritako Herriak babestuta.

Iruritako Dantzariak eta Elizondoko Abesbatza Ttikia elkarlanean aritu dira Arink emanaldia prestatzen eta ortzirale honetan 19:30ean eginen dute Iruritako Errebote plazan. Sarrera librea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun