Baztan Kirol Elkartearen batzar orokorra eginen dute ekainaren 20an

Superkopa irabaziz hasi zuen denboraldia Baztango futbol talde nagusiak eta kopan sartzeko kanporaketa ere jokatu zuen. Ondotik, liga gorabeheratsua izan du denboraldi honetakoa.

Ortziralean 19:30ean lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarrenean, Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaiko bulegoan.

Baztan Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak bazkideen ohiko batzar orokorra deitu du ekainaren 20rako, ortziralean, 19:30ean lehenengo deialdian eta 20.00etan bigarrenean, Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaiko bulegoan.

Gai ordenari dagokionez, azken batzar orokorraren akta irakurri eta onartuko da lehenik, ondorik, 2024-2025 denboraldiko Baztan Kirol Elkarteko taldeen balorazioa eginen dute, 2024-2025 denboraldiko gastuak eta diru-sarrerak aurkeztuko dituzte eta galdera-eskeen txanda irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun