Hiru hautagaiak aukeratzeko prozesua desberdina izan ohi da eta aurten azken urtetako hautaketa prozesu bera mantendu da.
Lehenengo txupinazoa, uztailaren 24an, eguerdiko hamabietan botatako dena, Ekhi Olondriz Mitxeltorenak, haurren artean egindako marrazki lehiaketako irabazleak botako du. Bigarrena, Maria Jesus Marcok eta Maria de los Angeles Janarizek, Benito Menni ospitale zentroko egoiliarrek botako dute. Eta hirugarrena, aldiz, Benito Menniko, Elizondoko osasun zentroko eta Fco. Joaquin Iriarte adinekoen egoitzako ordezkariek botako dute. Azken aukeraketa honekin Elizondoko osasungintza eta zaintza esparruarekin zerikusia duten langileak omendu nahi izan ditu herriak eta, bidenabar, beraien lan baldintza kaskarrak ere ikusarazi nahi izan ditu.