Hiru baztandarrek txapela jauntzi dute EHko pala txapelketa irekian

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 17a, 18:00

Ezkerretik eskuinerat begiratuta Ibarra, Arizmendi eta Asiain txapelarekin

Hiru baztandarrek txapela etxera ekartzea lortu zuten joan den larunbatean, ekainaren 14an, Oiartzunen jokatu ziren maila diferentetako EHko pala txapelketa irekiko finaletan.

Txapelketa aurtengo otsailean hasi zen eta partida ugari jokatu eta borrokatu ondotik merezitakoa lortu dute Joseba Arizmendi oronoztarrak, Xanti Ibarra zigatarrak eta Mattin Asiain berroetarrak.

Joan den urtean bezala Arizmendi Jon Arriagarekin batera lehenengo mailan gailendu egin da eta Ibarra eta Asiain, aldiz, bigarren mailan izan dira irabazle aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun