Herritarren parte hartzeko gogo faltagatik Elizondoko orga «arriskuan» dagoela ohartarazi dute eta egoera aldatzen ez bada Elizondo «orgarik gabe» geldituko dela adierazi dute. Beraz, ohiturak mantentzearren eta Baztandarren Biltzarrak biltzen dituen auzolanerako eta elkartasunerako balioak defendatzearren bigarren batzarra proposatu dute.
Bilkura berriz ere Herriko Etxean izanen da ortziralean 20:00etan eta adin eta profil guztietako jendea ongi etorria izanen da.